argia.eus
INPRIMATU
Iaz baino 8,7 milioi euro gehiago lortuko da Gipuzkoan Ondasunen Gaineko Zergekin
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko zerga berriarekin 44,64 milioi euro lortzea espero du atzo Helena Franco Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Ahaldunak adierazi zuenez.

2012ko urriaren 17a
Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatua, Larraitz Ugarte bozeramailearen ondoan

Neurri horrekin iaz baino 8,7 milioi gehiago lortuko liratekeela aurreikusi dute, %24,4 gehiago. Ondasunen gaineko zergadun kopurua %14 igoko da.

Zergari lotutako aberastasuna handiagoa izango da, 3.826 milioi gehiagokoa. Iaz 10.409 eurokoa zen eta aurten 14.235 eurokoa.

Zerga berri hori hiru zatitan banatuko da eta izaera progresiboa izango du. Lehenengoak zergadunen %90ari eragingo dio, 3 milioi euro baino gutxiagoko likidazio-oinarria dutenei. Horiek kuotaren %33a hartuko dute. Bigarrenek, 3 eta 10 milioi arteko likidazio-oinarria dutenek, kuotaren %35a hartuko dute. Eta hirugarrenek, 10 milioi baino gehiagoko likidazio-oinarria dutenek, %32a. Azken horiek zergadunen %1,5ari eragingo dio.

Helena Francok adierazi du erreformei begirako neurri bat izan dela: " Langileen lan baldintzak bermatzea eta Madrilen inposatu nahi dituzten lan erreformei aurre egitea da helburua".