ARGIAren taldeko kide den iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.
Eskatzen dena:
• Informatika ezagutzak
• PHP eta JavaScript-eko framework-ak ezagutzea: Laravel, Vue.
• Honako teknologien ezagutza: PHP eta MySQL, HTML5, CSS3 eta Java Script
• Bertsio kontrolerako git erabiltzeko ohitura izatea
• Euskaraz jakitea
Kontuan hartuko dena:
• Linux/Unix sistemen kudeaketan esperientzia izatea
• Wordpress erabiliz, webguneak egiten esperientzia izatea
• Taldean lan egiteko gaitasuna
• Bezeroekin harremanetan egoteko eta euren eskaerak jaso eta bideratzeko gaitasuna
• Euskalgintza eta euskal munduaren ezagutza
Eskaintzen dena:
• Ordezkapen kontratua urte amaiera arte (aurrera begira kontratu aukerak egon daitezke)
• Interneteko proiektuen garapenean parte-hartzea, talde-lanean arituz
• Proiektuen gidaritza eramateko aukera
Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2023ko maiatzaren 15a baino lehen, “Programatzaile-lanpostua” erreferentzia adieraziz.