Komunikazio proiektu desberdinen ardura hartuko duen kide berri baten bila ari gara.
Eskatzen dena:
- Kazetaritza, publizitate, ikus-entzunezko komunikazio edo marketin arloko ikasketak.
- Komunikazio kanpainen sormena gidatzeko eta diseinu taldearekin batera elkarlanean aritzeko gaitasuna.
- Komunikazio proiektu desberdinen ardura eramateko gaitasuna: erabakiak hartzeko, irizpideak ezartzeko, bezeroekin koordinatzeko, harremanetarako…
- Komunikazio estrategiak definitu eta diseinatzeko gaitasuna (komunikazio planak).
- Kudeaketa, planifikazio eta harremanetarako gaitasuna.
- Komunikazio plan, kanpaina eta ekintzen exekuzioan esperientzia: hedabideekin harremanetan, community manager zereginetan, bilera parte-hartzaileak dinamizatzen, diskurtsoen hedapenean, euskarrien diseinuan, bideoen gidoigintzan, podcast gidoiak, esatari lanak…
- Euskararen goi mailako ezagutzak (C1 edo C2 mailakoak).
- Euskalgintza (hedabideak, euskal kultura…) sektorearen ezagutza.
- Berehala lanean hasteko prestutasuna.
Honako ezaugarriak kontuan izango dira:
- Webgune eta aplikazioen informazio arkitektura antolatzeko gaitasuna eta esperientzia.
- Irudien oinarrizko sormen zein aldaketa lanak egiteko gaitasuna: Adobe Photoshop, Illustrator, Canva…
- E-posta marketin-erako ezagutzak: MailChimp edo antzerako softwareak erabiltzen esperientzia, datuen babeserako legea, datu-baseen kudeaketa…
- Ingelesaren ezagutza (ahozko maila zein idatzia).
Eskaintzen dena:
- Jardun osoko kontratua.
- Diziplina anitzeko lan-talde batean integratzea.
Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, irailaren 15a baino lehen, “komunikazioa” erreferentzia adieraziz.