argia.eus
INPRIMATU
Iametza Interaktiboak merkatu prospekzio teknologikorako arduraduna behar du
  • ARGIAren taldeko kide den iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.

iametza 2021eko martxoaren 30a

Eskatzen dena:

  • Iametzako garapen taldearen eta merkatuaren arteko zubi lana egin beharko du, beraz ezagutza teknologikoa izan beharko du.
  • Merkatuko joerak eta konpetentzia aztertzeko gaitasuna.
  • Ikuspegi komertziala izatea.
  • Bezero potentzialak identifikatzeko gaitasuna.
  • Bezero ikuspegia eta bezeroen nahi eta beharrekin konektatzeko gaitasuna.
  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna.
  • Proiektuen aurkezpenak prestatu eta egiteko gaitasuna.
  • Kudeaketarako gaitasuna.
  • Euskaraz jakitea.

Eskaintzen dena:

  • Lanaldi osoko kontratua.
  • Proiektu bizi bateko lan-taldeko kide izatea.
  • Euskara, software librea, parte-hartzea eta berdintasuna baliotzat dituen talde batean integratzea.

Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2021eko apirilaren 12a baino lehen, “komertziala-lanpostua-2021” erreferentzia adieraziz.