Eskatzen dena:
- Ikuspegi komertziala izatea
- Merkatuaren tendentziak eta konpetentzia aztertzeko gaitasuna
- Bezero potentzialak identifikatzeko gaitasuna
- Bezero ikuspegia eta bezeroen nahi eta beharrekin konektatzeko gaitasuna
- Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna
- Iametzako garapen taldearen eta merkatuaren arteko zubi lana egin beharko du, beraz IKTen inguruko ezagutzak eta zaletasuna izan beharko ditu
- Proiektuen aurkezpenak prestatu eta egiteko gaitasuna
- Kudeaketarako gaitasuna
- Euskaraz jakitea
Eskaintzen dena:
- Lanaldi osoko kontratua
- Proiektu bizi bateko lan-taldeko kide izatea
- Euskara, parte-hartzea eta berdintasuna baliotzat dituen talde batean integratzea
Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2016ko ekainaren 11 baino lehen, "komertziala-lanpostua-2016" erreferentzia adieraziz.