argia.eus
INPRIMATU
Ia lau urteko espetxe zigorra eskatu dute Arrotxapeako gaztetxearen hustuketan atxilotutakoentzat
  • Sei gazte epaituko dituzte Iruñeko Arrotxapeako gaztetxearen hustuketaren harira egin ziren mobilizazioetan, Espainiako Poliziari eraso egin eta lesioak eragitea leporatuta. Hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak bost gazteren aurka, eta beste gazte bati bi urtekoa.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2022ko martxoaren 03a
Gaztetxearen desalojoaren aurka egindako mobilizazioetan hainbat lagun atxilotu zuen Espainiako PoliziakArgazkia: Unai Beroiz

Gaztetxeen eta herri antolakuntzaren alde eta epaitu behar dituzten sei gazteei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea antolatu dute martxoaren 15erako, goizeko 9:30ean, Iruñeko epaitegien aurrean.