argia.eus
INPRIMATU
“Ia ez da birusaren hedapenik” Ipar Euskal Herrian, prefetaren arabera
  • Koronabirusaren izurritea Ipar Euskal Herrian zein Biarnoan kontrolaturik dela jakinarazi du Eric Spitz prefetak, bideokonferentzia bidez.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 09a

Azken egunetako zifrek baieztatzen dute: "Ia ez da birusaren hedapenik" Ipar Euskal Herrian. Informazio horren berri eman du Eric Spitz Pirineo Atlantikoetako prefetak bideokonferentzia bidez.

Hala ere, ikusiz kutsatze gutxi egon dela, immunizazio tasa ere apala dela oroitarazi du, argi utziz, babes-neurrien eta distantziazio sozialaren garrantzia.

Azken datuen arabera, 329 kutsatze eta 25 hildako eragin ditu koronabirusak Ipar Euskal Herria eta Biarnoa biltzen dituen departamenduan.