argia.eus
INPRIMATU
2.305.290 kataluniarrek etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute
  • Generalitateko presidente Artur Masek "erabateko arrakasta" gisa definitu du A9a. "Bozkaketa hau era definitibo batean egin nahi ditugu, eta gaurkoa aurrerapauso handia izan da". Gauerdia pasata, datuak eman dituzte. Mahaien %100 kontatuta, 2.305.290 partehartzaile zenbatu dituzte. Ondorengoak dira emaitzak: Bai-Bai %80,76; Bai-Ez %10,07; eta Ez %4,45.

ARGIA @argia 2014ko azaroaren 10
Desobedientzia ariketa masiboa egin dute kataluniarrek. (Arg: ANC)

Kontsultaren egikaritzea erakunde publiko, eragile sozial eta pertsonen arte "sinbiosi paregabea" izan da presidentearen ustez, eta Espainiako estatuak zailtasun handiak jarri dituela kontutan hartu behar dela gogorarazi du. Mezu argia bidali dio nazioarteari: "Munduko herri guztiek bezala, geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagu, eta Eskoziak eta Quebecek bezala, galdeketa bat nahi dugu, lagun gaitzazue".

Masek esan du datorren asteartean agerraldia eskainiko duela eta bertan hurrengo pausoak iragarriko dituela, gobernua bildu ostean. Lau hizkuntzetan hitz egin du agerraldia, katalanez, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez mundu osoko 800 hedabideren aurrean.

Arratsaldean giroa bero

Generalitateko presidente orde Joana Ortegak eman ditu datuak: 18:00etarako 1.977.531 lagunek emana zuten botoa. Datu honek dagoeneko gainditu egiten du 2006ko estatutuaren erreferendumeko parte hartzea. Orduan 1.899.897 pertsonak hartu zuten parte. Oraingoan, dena de, kontutan hartu behar da 16 urtetik gorakoak direla parte har dezaketenak, gehiago alegia. Hala ere, ordukoak ez zeukan Espainiako gobernuaren inpugnaziorik, ezta Espainiako Konstituzio Auzitegiaren debekurik ere.

Informazio gehiago:

Katalunia independentziarantz, kanal tematikoa. Bertan albiste eta analisi guztiak bilduta topatuko dituzue.

Nola irakurri behar da partehartzea?

Mas: "Erantzuleen bila badabil fiskaltza, begira nazala, ni naiz"

Junquerasek "independentzia lortzeko" hauteskunde aurreratuak eskatu ditu

David Fernàndez: "Ez dago auzitegirik inongo herriren askatasunaren gainetik"

Kataluniako PP haserre Rajoyrekin, kontsulta egiten utzi duelako

EAJk eta EH Bilduk agerraldi bateratua egin dute Bartzelonan

Kataluniako kontsulta iruditan

Botoa eman duten pertsona ezagun batzuk

Espainiako gobernuak dio ez diela "inongo baliorik" ematen A9ko partehartze datuei

"Independentziaren kostua, Espainiako jarreraren araberakoa izango da"