argia.eus
INPRIMATU
Mixel Berhokoirigoin, Bakearen Artisaua:
“Hurbilketaren gaian, eskubide unibertsal bat da, eta eskubideetan ez da hierarkiarik”
  • Odol delituak dituzten euskal preso politikoak hurbiltzeko Euskal Herritik hurbilen diren presondegietara ez da betorik, ez eta baldintzarik Frantziako justizia ministeritzaren aldetik. Hori erran dauku Mixel Berhokoirigoin bake artisauak, bestelakorik erran bazuen ere duela zonbait egun Vincent Bru diputauak. Hurbilketa poliki-poliki eginen da preso guztien artean, eskubide unibertsala delako.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2018ko urtarrilaren 26a

Mixel Berhokoirigoin :

Aldiz, ez da inpresio berarekin atera atzo Parisen izandako bilkuratik, ETAko biktimen Covite elkarteko arduraduna. Berak dio, odol delituak dituztenak eta Espanian auzibidea idekia dutenak ez direla hurbilduak izanen.

Artikulu hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.