Libri liburu-saltzaile eta argitaletxeak plastikozko zorroetan bilduko ditu LGBTI+ edukia duten liburuak. Helburua da dendetan liburuak ez irekitzea, 2021eko “haurren babeserako” legean oinarrituta.
Libri, Hungariako liburu-saltzaile eta argitaletxe handienak, LGBTI+ pertsonaiak dituzten liburuak plastikoan biltzen hasi da, Viktor Orbán politikari ultraeskuindarrarekin erlazioa duen fundazio pribatu batek erosi ondoren. Librik bidalitako email batean neurria justifikatu du, autoritateek behartuta egin dutela "haurren babeserako" legea betetzeko.
2021 urtean, gobernuak “haurren babeserako” legea onartu zuen, LGBTI+ pertsonak heziketa-materialetan eta umeentzako telebista saioetan agertzea debekatzen zuena, besteak beste. Araututakotik ateratzen diren sexualitateen eta genero-adierazpenen “sustapena” debekatzen dute. Iaz Floridan onartu zuten “Ez esan gay” legearen izaera berdina du, azken urteetan onartzen ari diren beste anti-LGBTI+ legeekin batera.
2021eko legeak homosexualitatea eta pedofilia nahasten ditu. Hala, Hungariako kontsumitzaileen babeserako instituzioek isuna ezarri dezakete, adibidez ume bati LGBTI+ pertsonai bat duen liburua erosiz gero, edo horrelako liburuak ez badaude dendetan bilduta,
Apirilean, Europar Batasunaren 15 kidek auzi legala ireki zuten Hungariako anti-LGBTI+ "haurren babeserako" legearen aurka. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyen-ek "zoritxar" gisa definitu zuen legea.