“Chavez kontziente dago eta bere egoerak hobera egin du eta arnasketako infekzioa kontrolpean dago” Ernesto Villegas komunikazio eta informazio ministroak jakinarazi duenez.
Ministroak komunikatu batean adierazi duenez “abenduaren 11ko ebakuntzaren ostean bere osasun egoera larria gainditu du”.
Chavezen egoeraren inguruan ebakuntza egin ziotenetik hainbat informazio kontrajarri zabaldu dira. Horren erakusgarri da orain egun batzuk, sare sozialetan, presidente venezuelarraren gorpua erakusten zuen argazki bat publikatu izana, baina, erabiltzaileek gezurra zela frogatu dute.
Azken egunotan Hego Amerikako beste hainbat presidente ere gerturatu dira Kubara lider venezuelarrari babesa eskaintzera. Venezuelan, berriz, bere aldeko manifestazioak deitu dituzte.
Hugo Chavez joan den abenduaren 11ean operatu zuten gorputzean beste tumore bat topatu ziotela eta Kuban. Ebakuntza nahiko gogorra zela adierazi zuen eta bera itzultzen ez bazen nor bozkatu behar zuten ere jakinarazi zien bere herrikideei: “Ni itzultzen ez banaiz bozkatu ezazue Nicolas Maduro”. Ebakuntzaren ostean ordea, arnasketako infekzio bat diagnostikatu zioten bere osasun egoera okertu zuena.