Huelvako kartzelan gose greban dauden euskal preso politikoen aldeko ekimena egin dute Laudion. Lauzpabost pertsonak autobus bat margotu dute "Amnistiaren norabidean, Huelvan gose greban! PreSOS" lemarekin.
Txandakako gose greba egiten ari dira Huelva II espetxeko presoak, preso gaixoen askatasuna exijitzeko.
Etxarrin bi aste gose greban
Bestalde, gaixo dauden presoen askatasunaren alde Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko zenbait kidek martxan jarritako gose grebak 15 egun bete ditu.
Sare sozialen bidez zabaldu dutenez, irailaren 3an manifestazioa deitu dute Etxarri-Aranatzeko plazatik abiatuta.
Albiste honen zati bat Aiaraldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.