argia.eus
INPRIMATU
“Horrelako pelotazo urbanistiko batek turistifikazio prozesua azkartuko luke, Baztan Benidorm bilakatzea”
  • Aintzane Ariztegi Aroztak ekimeneko kidea da eta Hala Bediko Hizpidea saioan hitz egin dute berarekin. Aroztegia proiektuak dakartzan arriskuak azaldu ditu, izandako bilakaera kontatu eta proiektuaren aurka burutu duten kanpaldia aldarrikatu du, besteak beste.

Hala Bedi @halabedi 2021eko apirilaren 23a
Argazkia: Ekinklik

Lekarozen luxuzko hotela, golf zelaia eta 228 etxebizitzako urbanizazioa eraiki nahi dute «Aroztegia» proiektuaren baitan, eta kontrakotasun asko sortu du Baztango herritarren aldetik. Bertako herritarren gehiengoa proiektuaren aurka agertu da, baina Nafarroako Gobernuak kendu egin zion Baztani proiektuari buruz erabakitzeko eskumena, interes orokorreko proiektu bat dela argudiatuta, eta Nafarroako Gobernuak du orain erabakitzeko aukera.

Proiektuak aurrera darrai, eta herritar talde batek ‘Aroztak’ taldea sortu zuen egitasmo honen aurka egiteko. Beste hainbat ekimenekin batera, joan den ostiralean kanpaldia hasi zuten Aroztegia eraiki nahi duten lekuan bertan. Guardia Zibilaren bisitak jaso dituzte, baina bertan jarraitzea lortu dute, eta kanpaldi mugagabea izango dela adierazi dute, proiektua bertan behera gelditzea lortu arte.

Aintzane Ariztegi Aroztak ekimeneko kidea da eta Hizpidean hitz egin dugu berarekin. Aroztegia proiektuak dakartzan arriskuak azaldu dizkigu, izandako bilakaera kontatu eta proiektuaren aurka burutu duten kanpaldia aldarrikatu du, besteak beste.