argia.eus
INPRIMATU
Honela sinatu du zentsura mozioaren eskaera Asironek: “Hemen nator, zuri goiza konplikatzera”
  • Joseba Asiron alkate izateko zentsura mozioa erregistratu dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak. Asironek berak sinatu du dokumentua eta EH Bilduk momentu hori jaso eta zabaldu du.

ARGIA @argia 2023ko abenduaren 13a
Joseba Asiron zentsura mozioaren eskaera sinatzen. Irudia: EH Bildu

"Hemen, goiza konplikatzera natorkizu", esan du Asironek irribarre batez parean zuen udal langileari, aurrean duen dokumentuari begiratu eman aurretik. Boligrafo bat eskatu ondoren sinatu du PSNrekin adostu duen zentsura mozioaren eskaera, Iruñean eta seguruenik Nafarroan ziklo politiko berri bati hasiera emango diona abenduaren 28tik aurrera: "Yasta!" esan du amaieran.

EH Bilduk jaso du momentu hori eta X sarean zabaldu du bideo batez: