argia.eus
INPRIMATU
Hondurasera bidaia, bosgarren kronika
Unibertsitateko gose grebalarien borroka eredugarria
  • Azken egunetan, nagusiki, instituzioekin batu gara: Subsecretaria Justicia y DDHH eta Directora General del Sistema de Protección, Comisionado Nacional de DH, Misión de apoyo contra la corrupción y la impunidad de la OEA.

Joxemi Zumalabe fundazioa @joxemiZumalabe 2017ko uztailaren 26a

Horretaz gain, unibersitate publikora joan gara eta gose greban dauden ikasleekin, haiekin bat egiten duten irakasleekin, Asociación de Madres y Padres de hijos/as Licenciados eta Comité de Huelga de Hambre kideekin batu gara. Hondurasen, unibertsitatera heltzen diren pertsonak populazioaren %2 dira, geroz eta oztopo gehiago ipintzen ari dira unibersitate publiko eta kritiko bat izateko. Gose greba hasi zuten hiru arrazoi nagusigatik:

  • Ikasleen krontrako kriminalizazioaren amaiera eskatzeko. 20 ikasle daude epaiketa zain, hiru ikaslek jada hiru eta bost urte arteko kartzela zigorra dute. Beste batzuk unibersitatetik kanporatu dituzte bost urterako. Ikasle batek herrialdetik alde egin du unibersitate barruan eta kanpoan jasotzen ari zen mehatxuengatik.
  • Ikerketa bat abiatzen ari dira azken asteetako erailketak argitzeko: Luis Joel Rivera (soziologia ikaslea) eta Roberto Gómez (judizializatuta dagoen ikasle baten aita).
  • Julieta Castellanos errektorearen dimisioa eskatzeko.

Gose grebak ia hilabete egingo du eta denetarik bizi izan dute. Astelehenean adibidez (uztailak 17), unibersitateak segurtasun pribatuko hainbat talde kontratatu eta liskarrak eta kaosa sortu zituzten uniberistatean, jipoi ugari emanez, piper-gasa erabiliz, droneekin grabatuz…

Administrazio eraikinean diru mordoa xahutu duten bitartean (argazkian atzean ikusten dena) klaseak gainezka daude eta ikasleak lurrean eseri behar dira. Askotan azterketak pasilloetan egiten dituzte, laborategiko eskolak ordaindu egin behar dituzte, ingeniaritzako laborategi gehienetan tresnak eta gailuak oso zaharrak dira…

Bukatzeko, aipatu nahiko genuke unibertsitateko jendearekin oso gustura egon garela eta eramaten ari diren borroka txalotzekoa dela. Guri hau publiko egitea eskatu digute eta, ahal den heinean, presioa egitea. Aupa zuek!

Hona hemen aurreko kronika guztien loturak: