argia.eus
INPRIMATU
Hondatutako zazpi gaztelu berregin dituzte, etxeko pantailatik bisitatu ahal izateko
  • Egunotan etxetik atera gabe bidaia birtualak egiteko eskaintzak ugaltzen ari dira, eta horietako bat Australiatik iritsi da.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko apirilaren 18a

Budget Direct aseguru etxearen babesean, diseinatzaile eta arkitekto talde batek hondatuta eta erortzear dauden Europako zazpi gaztelu aukeratu eta digitalki berregin ditu, iraganean zuten itxura ematea helburu.

Samobor (Kroazia), Gaillard (Les Andelys, Frantzia), Dunnottar (Stonehaven, Eskozia), Menlo (Galway, Irlanda), Olsztyn (Polonia), Spiš (Spišské Podhradie, Eslovakia) eta Poenari (Valakia, Errumania) dira aukeratutako gazteluak. GIFen bidez, gazteluok egun duten itxura ikusten da lehenik eta segundo gutxitan digitalki berreraikitzen dira. Animazio sorta eta gaztelu bakoitzari buruzko informazioa hemen aurkitu daiteke.