argia.eus
INPRIMATU
Hondartzetan jendea ez pilatzea eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak
  • Hondartzetan "modu dinamikoa" errespetatzea, hau da uretan egoteko edota oinez ibiltzeko bertaratzea eskatu du Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

     

     

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 30

Jende gehiegi pilatzen ari da Euskal Herriko hondartzetan ere. Hori horrela, hondartzetan "modu dinamikoan" egotea, hau da uretan egoteko edota oinez ibiltzeko bertaratzea eskatu du Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

Maiatzaren 30 honetan egin du agerraldia Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. «Ulertu behar da uda hau ezberdina izango dela. Sozializatzeko modu ezberdinak bilatu behar dira, oreka bat», Murgaren erranei segi.