Espainiak uso mezularien erakusketa egingo du Gipuzkoan. Banderak kentzeko eskatu du Udalak, eta haren partez ikurrinak jarri ditu.
Hainbat herritar kexatu ondoren, Hondarribiko Udalak Espainiako banderak kentzeko eta ikurrinak jartzeko eskatu du asteazken iluntzean, pilotalekua erakusketarako prestatzen ari zirela. Espainiako Usozale Federazioaren eskutik, ostegunetik igandera bitarte iraungo du erakusketak. Aurtengoa 154. edizioa izango da. Orotara 225 uso mezulari egongo dira ikusgai, eta horien artean aukeratuko dira Joko Olinpikoetan lehiatuko dutenak.
Sare sozialen bitartez zabaldu zuten berria herritarrek, eta Udalak adierazi duenez, “berehala” jarri zen antolatzaileekin kontaktuan. Espainiako banderak kendu eta ikurrinak jarri zituzten.
Uso mezulariaren talde olinpikoa hautatuko da, Hondarribian ospatuko den usoaren XLIV. jardunaldian. @antxetairratia pic.twitter.com/AmFwguFw52
— Peli Lekuona (@PeliLekuona) January 9, 2019
Kaixo Peli. Abisua jaso ondoren, Udala zuzenean antolatzaileekin kontaktuan jarri da eta aldatu egin dute. Irudia honakoa da. Eskerrikasko zure interesagatik. pic.twitter.com/EmzlbJPX1N
— Hondarribiko Udala (@HondarribiaUdal) January 9, 2019