Parrokoaren sermoian polemika sortu zen Alardearen inguruan bakea eta bizikidetza eskatu zuelako. Bizi zena “ikuskizun arbuiagarria” izan zela esan ostean Alarde baztertzailearen aldeko emakume bat aldarera igo zen eta meza moztu zuen.
“Sekulako pena ematen dit gertatutakoak” adierazi du parrokoak eta lau urte eta gero Donostiako gotzainari aldaketa eskatu dio. “Bizitako esperientziagatik” alde egiten duela gaineratu du.
Etxabek dio Alardearen egunean “atzerapena” gertatzen dela, eta “jende liluragarria eta apartekoa” direla baina ez dakiela zer pasatzen zaien egun berezietan. Izan ere, aurten ere, Jaizkibel konpainiak desfilatzerakoan Alarde baztertzailearen aldekoek txistu eta plastiko beltzen artean jaso zituzten.
Bakea eta bizikidetzarako deialdia mantendu egiten duela eta erronka bat izan arren lortuko dutela gaineratu du.