argia.eus
INPRIMATU
Hondarribiko Gaztetxea husteko kinka larrian dagoela jakinarazi dute
  • Elizak Egiluz Jauregia berreskuratu nahi duela eta, gaztetxeko kideek eraikina husteko abisua jaso dutela jakinarazi dute. Gabonetan Hondarribiko Gaztetxearen aldeko mobilizazioak iragarri dituzte.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko abenduaren 12a
Irudia: @hondarribikoga

Duela zortzi hilabete martxan jarri eta gero, Hondarribiko Gaztetxeak husteko arriskua duela jakinarazi du. Egiluz Jauregira sartu ziren apirilean eta ordutik, salatu dute bertako kideek "identifikazioak, mehatxuak eta epaiketak" izan dituztela. Lehen epaiketa horretan absolbituak izan ziren gaztetxeko kideak.

Orain, berriz, jakinarazi dute Elizak eraikina berreskuratu nahi duela-eta datorrela husketaren mehatxua: "Orain dela aste pare bat bigarren prozesu judiziala martxan jarri dela adierazi digute gutun bidez".

Gazteek ez dute erabaki hori ulertzen. Izan ere, jauregira sartu zirenean, nabarmendu dute "zikinkeria pilatuta eta eraikin huts bat" besterik ez zegoela bertan. Gabonetan mobilizazioak egingo dituztela ohartarazi dute, gaztetxeari babesa emateko.

 

 

 

Hondarribiko Gaztetxeak zabaldutako oharra.