Urtero bezala, Durangoko Azokan aurkeztutako nobedadeak aurki daitezke azoka honetan ere. Arrantzale Auzoan izango da abenduaren 13a arte, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etati 20:30etara. Eta %10eko beherapen edo deskontuarekin gainera.
Baina azokatik haratago, iazko edizioan liburu gehien saldu zituen egilea omendu eta saritu du Hondarribiko Udalak aurten. Erreginaren Baluartea ikur duen Hondarribia Saria, Josu Zabaleta itzultzaileari eman dio eskura alkateak goiz honetan. Itzultzaileak, euskal literatura eta itzulpengintzaren ekarpenaz gogoeta interesgarria utzi digu. Baina alkateak ere, sektore horretatik datorrela gogoratu nahi izan du, saria gogoz ematen zuela nabarmenduz.