argia.eus
INPRIMATU
Hondarribiko Asturiagako segadan eraildakoak omenduko dituzte larunbatean
  • Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.

Oarso Bidasoko Hitza @oarsobidasoa Imanol Saiz 2023ko maiatzaren 19a

Larunbatean (hilak 20) 49 urte beteko dira errefuxiatuta zeuden Roke Xabier Mendez Villada Poeta 21 urteko santurtziarra, eta Jose Luis Mondragon Moriko 27 urteko arrasatearra Hondarribiko Asturiaga hondartzan erail zituztenetik. Tiroz hil zituzten bi iheslariak infiltratutako polizia batek bultzatuta.

Asturiaga 1974 memoria elkartearen egitasmoz, omenaldia egingo diete, Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak eraildako santurtziarra eta arrasatearraren erailketak “ahanzturaren zuloaz geratu ez daitezen”. 12:00etan jarri dute hitzordua, hondartzan bertan. “Justizia” eskatuko dute bertaratutakoek.

Informazio gehiago Bidasoako HItzaren artikulu honetan: Asturiagako hilketaren gaineko informazio gehiago eskuratu dute