Jaizkibel konpainiaren ustez, aurten baldintza guztiak zeuden eztabaida modu lasaian egiteko. Hondarribiko herriko etxeak, eztabaida prozesua gelditua dela onartu du. Txomin Sagarzazu Hondarribiko auzapezaren esanetan, elkarrizketak bertan behera gelditu dira osasun krisiarengatik. Hala ere eztabaida prozesua berriz martxan jartzeko borondetea dagoela azpimarratu du. Oposizioko udal taldeek berriz, eragileen arteko elkarrizketa abiatzeko baldintzak daudela gogoratu dute.