Munduko Bankuaren informe batek jakinarazi duenez “neurririk hartu ezean, 3.400 milioi hondakin tona pilatu daitezke hogeita hamar urte baino lehenago”. Hondakin guztietatik %12a plastikoa da, berau da arazo gehien sortzen duena, batez ere, ekosisteman.
Mundu Bankuko garapen iraunkorreko presidenteordea da Laura Tuck eta dionez, hondakin gehienak zabortegietan bukatzen dute: “Zaborraren kudeaketa txar honek ondorioak eragiten ditu osasunean eta klima aldaketan, besteak beste”.
Informearen arabera, kudeaketa ondo egiteak ekonomia zirkularra ahalbidetzen du, eta horrela, produktuak berrerabiltzen dira. Elikagai zaborra gutxiagotzen hezkuntzaren bidez ikasi behar dela dio eta plastikoaren kontsumoa jaisteko presioa egin behar duela gizarteak hondakinen sortzaileen aurrean.