argia.eus
INPRIMATU
Hondakinen auziari aterabidea emateko aholku batzordea sortu du Gipuzkoako Aldundiak
  • 50 ordezkariz osaturik egongo da aholku batzordea eta Gipuzkoako Aldundiko bozeramale Larraitz Ugarteren esanetan gizarte elkarteak, mankomunitateak, alderdi politikoak, sindikatuak eta erakundeak eta hondakinen inguruan zer esana duten eragileak egongo dira bertan.

2012ko otsailaren 29a

Batzordeak proposamenak egingo ditu, baina bere iritziak ez dira lotesleak izango. Ekimen honekin hondakinen inguruan dagoen eztabaida eta auziari irtenbidea eman nahi dio Aldundiak, eta besteak beste, hondakinak kudeatzeko plana berrikustea izango da batzordearen zereginetako bat.