argia.eus
INPRIMATU
Hondakinen 47 edukiontzi sabotatu dituzte Zumaian
  • Herenegun jarri zen abian hondakinak jasotzeko sistema berria Zumaian, eskualdeko beste herrietan jarri ondoren. Ekimenaren hasiera ezin esan pozgarria izan denik. Izan ere, edukiontzi horietatik dezente sabotatu dituzte.

Baleike @baleike 2018ko otsailaren 26a
Kablea moztuta Zumaiako edukiontzi batean (Arg: Baleike)

Otsailaren 21etik aurrera beharrezkoa izango zen txartela erabiltzea errefusaren eta organikoaren edukiontziak zabaltzeko. Urolako Kostako Udal Elkartearen arabera, asteazken bertan itxi zituzten edukiontzi guztiak. Baina, askok ikusiko zuten bezala, edukiontzi horietatik asko zabalik daude oraindik. Horren atzetik sabotajea izan dela adierazi du Udal Elkarteak. Mankomunitateak emandako datuen arabera, herrian jarritako 47 edukiontzi sabotatu dituzte, txartel irakurgailuaren kableak moztuta. 

Aurrez ere erresistentzia puntuak ere sumatu izan dituzte herrian. Zumaiako auzo batean edukiontzien irlak lekuz aldatu zituzten. Bizilagunek ez zuten erabaki hori gustukoa izan eta aurreko lekua zabor poltsez bete zuten. 

Urola Kostako Udal Elkarteak datorren astean aztertuko du gaia, eta orduan erabakiko du neurririk hartuko duen ala ez.

Albiste hau Baleikek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.