argia.eus
INPRIMATU
Hondakin organikoentzako konpost-instalazio deszentralizatuak iragarri ditu Bizkaiko Aldundiak
  • Udazkenerako instalazioak zein eskualdeetan jarriko diren erabakitzea aurreikusten dute aldundiak eta Garbiker foru sozietateak. Modu horretan konpostatzea handitzea eta garraioa gutxitzea nahi dutela adierazi dute.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 15

Gaur egun hondakin organikoak konpostatzeko instalazio bakarra dago Bizkaian, Konpostegia. Aldundiak, eta Garbiker foru sozietate publikoak konpostatzea eskualdetara deszentralizatzeko nahia agertu dute. Aldundiaren esanetan, edukiontzien bidez biltzen den hondakin organikoen kopurua gora doa, eta konpost-instalazioak eskualdeetara eramatea horien tratamendua hobetuko luke. Bestetik, eskualde bakoitzak hurbilago izango luke instalazioa, garraioan egiten den gastua eta sortzen de kutsadura murriztuz.

Garbikerrek eskualdeetako instalazioentzako makineria erosteko lizitazio prozesua hasi du jada. Besteren artean konpostatzeko hiru erreaktore aurreikusi ditu sozietateak, egunean zortzi tona hondakin baino gehiago tratatzeko gaitasunarekin.