Maiatzaren 17an, Homofobiaren kontrako nazioarteko egunarekin bat eginez, Euskal Herriko Gay Aske Mugimenduak (EHGAM) hitzaldia antolatu du Donostian.
1990ean Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen, eta ekintza gogorarazteko hitzaldia antolatu dute.
Hitzaldian Yogyakartako printzipioak jorratuko dira Sexu orientazioari eta genero identitateari buruzko gaietan aplikatzen diren giza eskubideen nazioarteko legeriako printzipioak dira Yogyakartako printzipioak.
Giza eskubideen nazioarteko fundazioko lehendakari Jaume d’Urgell izango da hizlaria. Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian izango da, arratsaldeko 19:30ean.
Hitzaldiari buruzko informazio gehiago erakundearen webgunean dago eskuragarri.