argia.eus
INPRIMATU
Homeopatia debekatzearen kontrako elkarretaratzea egingo dute Bilbon
  • Espainiako Gobernua homeopatiaren aurka egiten ari den kanpaina salatuko dute ostiralean, 18:30etan Arriagan deitutako elkarretaratzean.

ARGIA @argia 2019ko urtarrilaren 25a
Elkartea sinadurak biltzen, Bilbon (Argazkia: Similia)

Similia, Euskal Herriko Homeopatiaren Erabiltzaile eta Lagunen Elkarteak deitu du mobilizaziora, Espainiako Gobernua “denon diruaz” bultzatzen ari den kanpaina salatzeko. Azaldu dutenez, “homeopatia, berau darabilten profesionalak zein pazienteak difamazioa, intoxikazioa eta jazarpena” pairatzen ari dira.

Elkarteak publiko egindako idatzi batean dioenez, kanpainak baditu zenbait interes, “ilunak bezain agerikoak”. Hala bada, horren kontra mobilizatzeko deia zabaldu du.