Inoiz Berlinen izan bazarete, oso litekeena da Holokaustoaren Oroigarria bisitatu eta irribarrez –edo pailazoarena egiten– agertzen zareten argazkia ateratzea. Bada, Shahak Shapira artista israeldarrak gisa horretako argazkiak arrantzatu eta nazien esparruetako irudi gordinekin nahasten ditu, turisten "errespetu eza" azaleratzeko.
"Ez da Holokaustoarekin alderatu daitekeen gertaera historikorik", dio artistak. "Norberaren esku dago sei milioi pertsonaren heriotza oroitzen duen tokian nola jokatu erabakitzea". Bere hitzetan, monumentua bisitatzen duten turista askok ez dute errespeturik agertzen. "Biktimak hilda daude, ordea, eta hilda dauden pertsonen gauzak egiten ariko dira ziurrenik, honek guztiak gehiegi kezkatu gabe", dio ironiaz.
Erabiltzaileen Facebook, Instagram edota Twitter kontuetatik hartzen ditu argazkiak Shapirak, ondoren artxiboko irudiekin muntaia egiteko. Yolocaust webgunean paratu ditu muntaia guztiak. Hona adibide batzuk: