François Hollande izango da hurrengo Frantziako presidentea, espero zen bezala, Nicolas Sarkozyri irabazita. Frantziako telebista kateak emandako emaitzek aukera gutxi uzten diote eskuindarrari oraindik ere lehia irabazteko. Sarcozyk berak ere onartu du Hollanderen garaipena. Alderdi sozialistako kideak botoen %51,9 atera ditu eta UMPko orain arteko presidenteak, %48,10.
Sarokozyren porrotak eta Greziako gaurko emaitzek Europako politikan garai berri bat ireki daitekeela irudika dezakte, austeritate politiken aurkako jarrera nabarmenagoarekin.