argia.eus
INPRIMATU
Hogei taldek osatuko dute Azkena Rockeko egitaraua

2007ko abuztuaren 22a

Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean ospatuko da 2007ko Azkena Rock jaialdia, Mendizabalan (Gasteiz) ohi bezala. Hogei talde ariko dira, hamar egun bakoitzean. Besteak beste, The Cynics, Josele Santiago, Tool, DKT/MC5 eta The Mooney Suzuki entzuteko aukera izango da. Kontzertu nagusiak ostiralean hasiko badira ere, bezperan (abuztuaren 30ean) aurkezpen jaia egingo da. Xabier Rudd australiarra izango da Azkena aretoan egingo den doako kontzertu berezi horretako protagonista.