argia.eus
INPRIMATU
Hogei kolektibo profesional baino gehiago txertatzeari ekingo diote EAEn aste honetan
  • 90 urtetik gorakoak txertatu ostean, aste honetan 80tik gorakoak txertatzeari ekingo dio Osakidetzak EAEn, baita hezkuntza arloko kolektiboa ere. Jaurlaritzak iragarri du 55 urte edo gutxiagokoen kasuan ere, hogei kolektibo profesional baino gehiago hasiko direla txertatzen aste honetan bertan, Astra Zenecarekin. Segidan, kolektiboen zerrenda.

ARGIA @argia 2021eko martxoaren 09a
  • Ertzaintza
  • Udaltzaingoak
  • Polizia nazionala eta Guardia Zibila
  • Suhiltzaileak
  • Etxeko Arreta Zerbitzuko profesionalak
  • Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko hezkuntza eremuko profesionalak.
  • Espetxeetako funtzionarioak
  • Farmaziako bulegoetako profesionalak
  • Bilboko eta Pasaiako portuko profesionalak
  • Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko profesionalak
  • Fisioterapeutak
  • Osasun Publikoko laborategietako pertsonala
  • Unibertsitateaz kanpoko irakasleak.
  • Gazteen justizia-zentroetako langileak
  • Psikologiako profesionalak
  • Podologiako profesionalak
  • Optometristak
  • Albaitariak
  • Hortz-protesigileak
  • Arrantzaleak
  • Aterpetxeetako profesionalak
  • Iragaitzazko migratzaileen eta errefuxiatuen harrera-zentroetako profesionalak

Horrez gain, honako kolektibo hauek prestatzen ari direla adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak:

  • Garraio publikoko pertsonala
  • Etxeetan arreta ematen duten udaletako gizarte-langileak
  • Supermerkatuetako kutxetako pertsonala
  • Presoak

Txertaketaren erritmoa dosien eskuragarritasunaren araberakoa izango dela nabarmendu du sailburuak. “Jarraituko dugu txertoak erreserbatzen, bigarren dosia ematen dela bermatzeko”, gaineratu du.