argia.eus
INPRIMATU
Hodei toxikoa hedatu zen atzo Trapagaranen, txatarra pila batek su hartu ondoren
  • Portugaleteko eta Sestaoko bizilagunek leihoak itxi behar izan dituzte, suhiltzaileek hala ohartarazita.

ARGIA @argia 2024ko urriaren 22a
Bizkaiko suhiltzaileak

Trapagarango Nervacero enpresako "txatar pila batek" su hartu zuen astelehen iluntzean, eta hodei beltz eta toxikoa luzaroan hedatu zen inguruetan, suhiltzaileei kosta egin baitzitzaien sua erabat itzaltzea, haiek jakinarazi zutenez. Gauean itzali dute.

Hondakin metalikoak pilatzen diren eremu handi batean hasi zen sutea, 20:00ak aldera, eta bi leherketa gertatu ziren. Ez zen langilerik zauritu, ordurako ez baitzegoen beharginik bertan.

Suhiltzaileek Portugaleteko biztanleei urgentziaz jakinarazi zieten leihoak ixteko, ke beltz eta toxikoa hedatzen ari zelako Nervacero enpresatik. Sestaora ere iritsi zitekeelakoan, han ere gauza bera egin zuten.