argia.eus
INPRIMATU
Hobi komunak aurkitu dituzte Palestinako herrixka batean, Israelgo 1948an sarraskiarekin lotuta
  • Gaur egun suntsituta dagoen Tantura herrian hiru hobi komun aurkitu dituzte, eta kalkulatzen dute 40 eta 200 gorpu inguru egon daitezkeela bertan, The Guardianek jakitera eman duenez. 1948ko gudan Israelgo armadak Palestinan eginiko sarraskiaren parte lirateke.

Leire Rodriguez Garmendia @leirero_22 2023ko maiatzaren 25

Forensic Architecture Londreseko Unibertsitateko ikertzaileek garaiko datu kartografikoak eta aireko argazkiak aztertu zituen. Horretarako, bizirik dauden lekukoekin hitz egin dute eta Israelgo armadaren erregistroen artxiboak arakatu dituzte. Datuak 3D modelizazioa sortzeko erabili dira, lehen zeuden hilerriak eta hobirik lurpean dagoen zehazteko.

Aurkikuntzaren ostean, lege gaietan aritzen den Adalah talde palestinarrak lehen eskera legala aurkeztu du Israelen, Tanturan jarraitzen duten familien izenean, guneak babesteko.

"Zaila da Tanturan hobi komunik ez dagoela argudiatzea, eta horiek bisitatzeko familien eskubideak eta ehorzketa duina izateko eskubidea urratu egin dira Israelgo zein nazioarteko legediaren arabera", esan du Suhad Bishara Adalahko zuzendariak.

Tanturako familien batzordeak eta Adalahk espero dute gertakariei buruzko ikerketa gehiago egitea.