argia.eus
INPRIMATU
Hobeki Elkartea sortu dute hondakinen kudeaketan aitzindari diren udalek
  • Hernanin Orona koperatibak duen 0 eraikinean aurkeztu dute Hobeki Elkartea hondakinen kudeaketa jasangarri eta arduratsuarekin konprometitutako zenbait udalek. Tartean dira Hernani, Larrabetzu, Gaintz-Gatzaga eta Donemiliagakoak, sortzaileak, eta bilgune horretara batu diren Segura, Zaldibia, Berriatua, Berastegi eta Usurbil.

Zero Zabor @zero_zabor 2018ko ekainaren 20a

Aurkezpenean egon dira Hobeki Elkarteko Lehendakaria eta Leintz-Gatzagako zinegotzia den Roberto Otazu eta Hernani, Usurbil, Berastegi, Segura, Donemiliaga, Berriatua, Antzuola, Larrabetzu, Zaldibia eta Oiartzungo udal ordezkariak. Denak ere hondakinen kudeaketan Euskal Herrian aitzindariak diren udalak dira, batzuk Gipuzkoan Atez Atekoarekin gaikako bilketa, birziklatzea eta konpostatzea ordura arte inguru hauetan ikusi gabeko mailara eraman dutenak; Donemiliagak Arabatik urteak daramatza bidea erakusten batik bat konpostatze mailan; eta Berriatua eta Larrabetzuk aitzindari lana egiten dute Bizkaian.

Hobekiko ordezkariek esan dutenez, "gaur egun iada Euskal Herrian inork gutxik jartzen du zalantzan modu egokian kudeatu behar direla hondakinak. Herritarrok eta toki-erakundeok arduraz eta erantzukizunez jokatu behar dugu. Elkarren arteko komunikazioa eta esperientzia edota iritzi-trukaketa faltan somatzen dira eta HOBEKI elkartea helburu horrekin sortu da: Udalek bakoitzak egiten duen lana beste udalek ezagutu dezaten eta ondorio zuzenak dituzten ekimenak eta praktika onak guztien artean partekatu daitezen".

Euskal Herriko udal gehiagotara zabaltzeko asmoa duen Hobeki elkarteak dekalogo honetan bildu ditu hondakinen kudeaketa iraunkor eta arduratsuak bete behar dituen baldintzak.

Beste askotan bezala, Usurbilgo Noauak bildu du albistea eta aurkezpenaren bideoa: