Izerditako baten irudia zabaldu du H&M multinazioanalak. Irudian haur beltzaran bat ageri da “Ohianeko tximurik guayena” idatzia soinean duela.
Barkamena eskatu du multinazional Suediarrak. Barkamena, zabaldu berri duen propaganda arrazistarengatik. Haur beltzaran bat, tximua bailitzan erakutsi du, Erresuma Batuko bere orrialdera igo duen argazki batean.
Sareetan zalaparta sortu du multinazional honen propaganda arrazistak. Horren aurrean, barkamena eskatu eta irudia bere webgunetik kentzea erabaki du multinazionalak. Igandean zabaldu zen irudia sareetan. Zenbaitzuk H&M arropa markari boikota egiteera dei egin dute.