argia.eus
INPRIMATU
H&M eta Inditexek fabrika kutsatzaileei biskosa erosten diotela salatu du Ekologistak Martxanek
  • Changing Markets Foundationek argitaratu duen informe batek Inditex eta H&M multinazionalek erosten duten biskosa Asiako fabrika kutsakorretatik datorrela erakusten du. Ekologistak Martxanek hori salatu eta neurriak eskatu dizkie instituzioei.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko ekainaren 19a
Mendebaldeko Javan dagoen herrixka batean fabrika batek botatako plastikzoko poltsak

Asiako fabrikek inguruan duten inpaktu mortalaz diharduen “Moda zikina: ehungintzaren hornikuntza katea biskosa kutsatzen ari da” izeneko informea argitaratu du Changing Markets Foundationek.

Bertan salatzen denez, produktu kimiko arriskutsuak eta gas toxikoak isurtzen dira uretara, bertako fauna eta flora hiltzeaz gain, langileak eta herritarren osasuna kaltetzen ari dira.

Informeak fabrika hauen jarduera kutsakorra ikertzeaz gain, Europa eta Ipar Amerikako arropa multinazionalekin duten harremana agerian utzi dute, adibidez: H&M, Zara/Inditex, ASOS, Levi's, Tesco, United Colors of Benetton, Burton, Marks & Spencer, Asda, Dockers, Haggar, Next, Debenhams, Matalan eta Van Heusen.

Ekologistak Martxanek txostena itzuli du gaztelerara, eta exijentziak egin dizkie enpresei eta instituzioei, gardentasuna eta kutsadura zero politikak eskatuz.