argia.eus
INPRIMATU
Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak elkartuko dira irailean Gasteizen
  • HIGA! Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketak hirugarren aldiz egingo dira Gasteizen. 2011n eta 2018an ere egin ziren hiri horretan. Topaketen helburua gazteek elkar ezagutu eta etorkizunera begira hizkuntza biziberritzeko egitasmoak elkarlanean antolatzea da.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 24a
2018an, Gasteizko topaketetan.

Gasteizko Udalaren eta EHUren bitartez Udako Ikastaro ofiziala antolatuko dute irailaren 6tik 9ra. Hain zuzen, goizetan eduki akademikoak landuko dituzte ikastaroaren bidez eta hizkuntzen biziberritzearen inguruko hainbat gai jorratuko dituzte. Arratsaldeetan ekintzak izango dituzte eta hiria bisitatuko dute hiztun gazteek elkarrekin. Gauetan ekitaldi kulturalak izango dituzte, hala nola, antzerkia, kontzertzuak eta poesia.

2018ko topaketetan 35 hizkuntza gutxitutako 75 gazte elkartu ziren Gasteizen.

Izena emateko epea irekita dago maiatzaren 21a arte.

Antolatzaileek aurreko edizioan izan ziren gazteekin bideoa prestatu dute:

 

2018an Waran Kangeyan tamila eta Sami herriko Teija Kaartokalloi hiztun gazteak izan ziren Gasteizko topaketetan eta Miel Anjel Elustondok elkarrizketatu zituen.