Mélenchon, eurodiputatua eta Frantziako Estatuko Ezkerreko Alderdiko lehendakarikidea da. Ez zaio batere gustatu François Hollande Estatuko presidenteak Ituna berresteko bidea abian jarri izana.
Mélenchonek bere blogean adierazi duenez, Ituna berretsiz gero komunitarismo linguistikoa erakundetuko da, eta hori nortasun errepublikarraren aurka doa. Frantzian hitz egiten diren hizkuntza batzuek lortuko lituzkete eskubide horiek, eta horrela, Estatuan hitz egiten diren beste hizkuntza batzuei atea irekiko omen zaie.
Zergatik lege egitasmoa?
Mélenchonen iritziz, Hollandek, lege egitasmoaren bidea aukeratuta, erreferenduma baztertu nahi du, ez du nahi frantziarrek haien iritzia ematea. Ezkerreko Alderdiko kideak erreferenduma eskatzen du. Ituna berrestearen aurka dago erabat, uste baitu Errepublikaren batasunarentzat eta zatiezintasunarentzat mehatxua dela.
Eurodiputatuak Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berrestearen aurka zergatik dagoen azaltzeko lehenagotik egina zuen idatzia da lotura honetan duzuena.