Abenduaren 10ean 'eskualdeetako hizkuntzak' babesteko lege proposamena bozkatu eta onartu dute Frantziako Senatuan. Otsailean Asanblada Nazionalak edukia kimatu zuen. Aldiz, hainbat senatariren emendakinei esker lege proposamena indartzea lortu dute. Asanblada Nazionalak apirilaren 8an hartu beharko du behin betiko erabakia.
Kazeta.eus hedabideak jasotako albistean dioenez, Paul Molac diputatu bretoiak egindako 'eskualdeetako hizkuntzak' babesteko eta sustatzeko lege proposamena bozkatu eta onartu dute Senatuan. Otsailaren 13an, Asanblada Nazionalak edukiaren bederatzi artikuluetatik zazpi atzera bota zituen.
Hainbat senatarik aurkeztutako lehenengo emendakina murgiltze eredua ezarria duten eskolak diruz hornitzea ziurtatzearekin lotuta dago. Seaska dago egoera horretan. Bigarren emendakinaren bitartez, Frantziako Estatua behartuta legoke lurralde horretan hizkuntza irakasteko eskaintza handitzera eskaera balego.
Aurrerapauso aitortua
Seaskak eta Kontseiluak Max Brisson eta Frederique Espagnac Ipar Euskal Herriko senatariek egin duten lana aitortu dute.
Frantziar senatuak @Paul_Molac lege proposamena onartu du, @max_brisson @espagnacen ekimenez euskara eta hizkuntzen lurraldeetan eskaintza orokortzea galdegin eta finantzaketa bideak ireki ditu. Gobernuaren iritziaren kontra. Asanblea nazionalak izanen du azken hitza.
— seaska.ikastolak (@seaskaikastola) December 10, 2020
📰 'Senatuak murgiltze-ereduaren inguruan onartutako zuzenketak positiboki baloratu ditu Kontseiluak' 🗣️ @paulbilbao : 'arrakala txiki bat zabaldu da, eta honek erakusten du borondatea egonez gero, badagoela aurrera egiterik' 🗞️ Albistea irakurtzeko 👉 https://t.co/jvzHersvq5 pic.twitter.com/uuEnnHL1oa
— Kontseilua (@kontseilua) December 11, 2020