argia.eus
INPRIMATU
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak isuna gaitzetsi du
“Ertzaintzak eskubideak urratu dizkion herritarrari isuna jarriko diote? Hau ezin da horrela geratu”
Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2019ko urtarrilaren 28a
Eztabaidaren une bat.

ARGIA Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin harremanetan jarri da eta lehen balorazio azkar bat eman digu Garbiñe Petriatik.

"Erabat sinesgaitza egiten zaigu. Hizkuntza eskubideen urraketa jasan duen herritarrari 600 euroko isuna jarriko diote? Bere garaian Ertzaintzak bidali zigun gutunean zioten ez zituztela hizkuntza eskubideak errespetatu eta "jardunbide egokia" eman zietela iskanbila honetan parte hartu zuten ertzainei. Hau al da jardunbide egokia?".

Behatokiak adierazi du juridikoki zer egin daitekeen begiratuko duela isuna bertan behera uzteko. "Hau ezin da horrela geratu".

Sare sozialetan Ertzaintzak bidali zuen gutuna publikatu dute.