argia.eus
INPRIMATU
Asturieraren ahalduntzea
  • Asturiera –llingua asturiana edo asturianu– desagertze bidean dagoen Europako hizkuntza da, nahiz oraindik ere, posibilitate berri bat daukan normalizatzeko eta bizirik irauteko. Haren aukera datorren legealdian ofizialtasuna lortzea da.

Xuan Porta 2019ko martxoaren 05

Lehen aldiz, bere alde dauden diputatu kopurua gehiengoa izan liteke. Iaz, helburu hori lortzeko, Estatutu d'Autonomía erreformatzeko saiakera izan zen. Ez zen lortu. Alabaina, belaunaldi aldaketa eta sozialisten jarrera aldaketarekin, legealdi berri baten aroaren atarian egon ez ezik, legea onartua izatea posible izango da. Betiere, baldin eta gure demokraziako hauteskundeen joerak berdin segitzen badu. Asturiera litzateke 40 urteko demokrazian ahalduntzen den lehenbiziko hizkuntza.

Hizkuntza bat berreskuratzea ez da zeregin erraza. Nahimena, denbora eta esfortzu handia behar dira. Lortu den normaltasuna, eskolaratzea, literatura oparoa, hedabideetan lekua izatea eta haren aldeko sostengu ekimenak ezagutu ondoren, logikoena litzateke gazteleraren legezko berdintasuna lortzea asturiar eremuan.   

Zein da giltza? Askatasuna ematea hiztunei nahi duten moduan adieraz daitezen.

Hizkuntza bat mendetan barrena baztertua izan denean, eta are indar gehiagoz diktadura garaietan, ez da erraza instantzia guztietan komunikatzeko bere balorea berritzea eta maila sozial orotan hori egitea ere. Orain, inoiz baino argiago ikusten dugu tunelaren bukaera, iraganean jasan zuen diskriminazioa garden ageri da. Urrats bat gehiago eman behar dugu, Konstituzioaren 3. artikulua bete ahal izango da.

Ez da soilik "asturfalantes"-en aldeko eskubide bat, Asturiasko herritar guztientzat aurrerapena baizik. Sinpleki esana: hizkuntzaren normaltasuna eta bere ikusgarritasuna lortu nahi dugu gure lurraldean, baita lurraldetik kanpo  ere. Gure ondoko komunitateetan bezala, geurezko dugun hizkuntzan bizi nahi dugu egunero

Beste urrats bat gehiago eta herritarren arteko desberdintasuna desagertuko da hizkuntzaren erabilera dela eta. Ez da soilik asturiera hiztunen –asturfalantes– aldeko eskubide bat, Asturiasko herritar guztientzat aurrerapena baizik. Sinpleki esana: hizkuntzaren normaltasuna eta bere ikusgarritasuna lortu nahi dugu gure lurraldean, baita lurraldetik kanpo ere. Gure ondoko komunitateetan bezala, geurezko dugun hizkuntzan bizi nahi dugu egunero, alegia.     

Hizkuntzen Eskubideen Deklarazio Unibertsala egin zenetik 23 urte joan dira eta puntu horietako batzuetan pertsonen berezko lurraldeko hizkuntza harremanak gauzatzeko moduak aipatzen dira.

12.1. Eremu publikoan, pertsona orok dauka eskubidea bere aktibitate guztiak bere hizkuntzan garatzeko, bertako hizkuntza berezko hizkuntza baitu.

15. 1. Komunitate linguistiko orok eskubidea dauka bere hizkuntza ofizialtzat hartua izateko, baita erabilia izateko ere.

16. Komunitate linguistiko bateko kideak eskubidea dauka harremanak bere hizkuntzan izateko, baita botere publikoen zerbitzuetan bere hizkuntzan tratatua izateko. Hala nola, administrazio zentraletako erakundeetan, territorialak, lokalak edo lurraldearen gainekoetan. Izan ere, hizkuntza lurralde horri osoari baitagokio.  

19. 1. Ordezkoen Batzarrek egokitu eta aintzat hartu behar dituzte lurraldeko hizkuntza edo hizkuntzak direnak, berau errepresentatzen dutelako.

29.1. Jende guztiak eskubidea dauka bizi den lurraldeko hizkuntzan irakaskuntza jasotzeko.  

Ofizialtasunak berriz ere gure herrialdearen atea jo du. Izan dezala gure artean merezi duen lekua. Orain da momentua.  

Xuan Porta (Biologoa eta idazlea).