argia.eus
INPRIMATU
‘Hitzetik Hortzera’ eta ‘Sautrela’ desagertzeko arriskuan?

2010ko maiatzaren 14a

A. Osinaldek EITBren norabideari buruz idatzi du Zuzeu.com-en, Nork geratuko du EITBko desastrea? artikuluan. Han irakurri dugu Hitzetik Hortzera, Sautrela eta beste saio batzuen etorkizunari buruzko pasartea: "Antza, Orain izeneko saioak ez du izango jarraipenik datorren udazkeneko parrilan. (...) ORAINen adibidea bikaina gertatzen da, apurka apurka prestigio handia lortu duen saioa baita eta inondik inora ere ez garestia. Zer ikusirik ez Oscar Terolen 60.000 euroko saio horrekin, esaterako. Baina ez omen du jarraituko Ekainetik aurrera, horixe da albistea. Kontua ez da hor bukatzen, ordea, ETB3 eta ETB1 kateetan erreferentzialak diren zenbait saio ere (Hitzetik Hortzera, Sautrela, Teknopolis, Ipupomamua…) desagertu egingo direla zabaldu da. Horiek ere, dirurik ez dagoela eta".