argia.eus
INPRIMATU
Hitzen bidez gorputzarekin jolasteko gonbidapena
  • Umeek norbere gorputza hobeto ezagutzeko eta gorputzarekin jolasteko liburua argitaratu dute Juan Kruz Igerabide idazleak eta Ainara Azpiazu ilustratzaileak: Nire gorputzean bizi naiz. Poema, asmakizun eta hitz-jolasen bidez, norbere gorputza sentitzera gonbidatzen du liburuak.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2020ko azaroaren 26a
Argazkia: Kabiene.

Gorputz atalez, gorputzaren hotsez, garapenaz, azaletik barrura sentitzen ditugunez… haurrekin mintzatzeko aitzakia ederra jarri dute Igerabide eta Azpiazuk. Musikalitatea du oinarri, errimak eta hitz-jolasak, eta haurtzaroan funtsezko diren bi zutabe jartzen ditu erdigunean: gorputza eta jolasa.

IkasElkarrek argitaratua, etxerako erosteko aukeraz gain ikastetxeetan ere Haur Hezkuntzan lantzeko baliabidea izatea da asmoa.