Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
Mobilizazioei ekitera eraman dituzten arrazoiak hainbat direla adierazi du langile batzordeak prentsa ohar bidez: "2012tik izoztuak dauden eta 1.300 euroak ozta-ozta gainditzen dituzten soldatak, ordaindu gabeko aparteko orduak, ordaindu gabeko plusak, Lan Ikuskaritzako eta Epaitegiko salaketak, bekadunek ordezten dituzten langileak, lan sindikalerako oztopoak", edota "20 urteko antzinatasuna kobratu gabe". 2012tik erosahalmenaren %30 galdu dutela salatu du enpresa batzordeak.
Gerentziaren jarrera ere salatu dute langileek, bai hitzarmen propioaren negoziazioan, bai prentsaren estatu mailako lan-hitzarmena behin eta berriz ez betetzeagatik. Langileek hainbat salaketa aurkeztu dituzte zuzendaritzaren aurka. “Tristea da salaketaz salaketa ibili behar izatea, baina ez digute beste biderik uzten", adierazi zion enpresa batzordeko kide Borja Lazkanok ARGIAri.
Langileek DNAren kazetaritza ereduarekiko kezka agertu zuten otsailaren erdialdean, salatu zutenean egunkariak adimen artfizialarekin egindako albisteak argitaratzen zituela irakurleak horretaz ohartarazi gabe.
Abenduaren 2tik sinadura greban daude langileak eta ez dituzte beren artikuluak sinatzen. Aste honetan jakinarazi dute aurrerantzean mobilizazioak "areagotzea" erabaki dutela, eta iragan asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean kontzentrazioa egin zuten Prekarietaterik ez! lelopean