argia.eus
INPRIMATU
Hitzaldiekin omenduko dute Barandiaran, hil zela 20 urte igaro direnean
  • Concepcion de la Rusa, Jesus Altuna eta Joxe Arregik hartuko dute parte Jose Migel Barandiaran Fundazioak Barandiaran omentzeko antolatu dituen hitzaldi sortetan. Gaur hasiko dira arkeologo eta antropologoa gogoratzeko saioak. Bost saio izango dira guztira, denak ere formatu berarekin: hamabost minutuko bideo bat emango dute lehenik eta Jesus Altuna arkeologoaren, Concepcion de la Rua antropologoaren eta Jose Arregi teologoaren hitzaldi bana izango dira ondoren, bakoitza hogei minutu ingurukoa.

2011ko azaroaren 22a
Jose Migel Barandiaran.

Aurreneko saioa Ataunen izango da, gaur 19.00etan herri antzokian. Hilaren 24an Iruñean izango dira, hilaren 28an Gasteizen, hilaren 30ean Bilbon eta abenduaren 1ean Donostian.