Historia berreskuratzen, Orreagako gudua gogoan

  • Hainbat ekitaldi antolatu dute abuztuaren 15ean Orreagako guduaren omenez. Iruñea suntsitu ondoren, baskoiek Karlomagnoren tropei egindako erasoa gogoratuko dute ekimenetan.


2015eko abuztuaren 04an - 11:48
Abuztuaren 8an Iruñean eta 15ean Orreagan eta Ibañeta mendian eginen dituzte Orreagako guduaren oroimenerako ekitaldiak (argazkia: ahotsa.info)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskal Herriko historiaren pasarte garrantzitsu hori ezagutaraztea eta egungo Nafarroako testuinguru soziopolitikora ekartzea dira antolatzaileen helburu nagusiak. 778. urteko Orreagako bataila herritarren gehiengoarentzat ezezaguna dela adierazi dute bultzatzaileek, eta eskoletako kurrikulumean ia tokirik ez duela. Gaia lantzeko hitzaldi zikloa antolatu dute Aezkoako bailarako gazteek.

Aurten, Orreagan eta Ibañeta mendian ezezik, Iruñean ere hartuko dute tokia ospakizunek. Abuztuaren 8an Zaldi Zurian ekitaldia eginen dute Karlomagnoren armadak hirian egindako sarraskia oroitarazteko.

Ekitaldi nagusia, abuztuaren 15ean izanen da. Orreagan 778ko batailan eroritako baskoiak omenduko dituzte, eta Ibañetan historiako hiru pasarte antzeztu: 778ko bataila, Karlomagnok 812an bailaran egindako emakume eta haurren bahiketak, eta 824an Iñigo Arista baskoien nagusiaren izendapena.

Urtetik urtera indarra hartzen ari den proiektua da Orreagakoa. Zonaldeko eragile ugarik hartzen dute parte ekimenaren antolaketan, hala nola, Aurizko Gazteriak, Auzperriko Gaztetxeak, Habarrots kolektiboak, Irati Irratiak, Pirinioetako AEKk edota Nabarraldek.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroaren Konkista
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


2023-09-12 | Euskal Irratiak
Nafarroa bizi dela aldarrikatu dute Donapaleun

Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.


Duela 500 urte Nafarroako Estatu Nagusiak bildu zirela oroituko dute Donapaleun

Larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Zabalik elkarteak, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, gogorarazteko 1523an Nafarroako Erresumak Donapaleun ezarri zuela hiriburua eta bere egiturak mantendu zituela.


Nafarroako Estatu Nagusiak Donapaleun
500 urteren ondoren, oroimena eta hizkuntza bizirik

1523ko abuztuaren 18an, Henrike II.a Nafarroako erregeak Estatu Nagusiak deitu zituen Donapaleun. Gaztelaren eraso eta konkistaren ondoren, Nafarroa Behereko lurraldera mugaturik geratu zen erresumak bere egiturak bizirik mantentzeko azken saiakera izan zen hura. 500 urte... [+]


2022-12-05 | Ahotsa.info
Aranzadi elkartea eta SF78Gogoan ekimena omendu eta Maya alkatea gaitzetsi ditu Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean

Historian Euskal Herriaren alde bizitza eman duten pertsona guztiei omenaldia eta lore-eskaintza eskaini die Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean Iruñean egindako ekitaldian.


Peio Berterretxe, taula zuzendaria
“‘Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda’ gaurko gobernatzaileen kritika da, edo bederen trufa”

Larunbat honetan dute Antso Azkarra eta Miramamolinen esmeralda antzerkiaren azken emanaldia Hazparnen. Makear gazteek taularatzen dute Antton Luku antzerkigileak 1997an idatzitako obra. Urte horretan Donostia Hiria Literatur Saria irabazi zuen; 25 urte geroago publikoaren... [+]


2022-07-18 | Ahotsa.info
Amaiurko gazteluaren erresistentziaren 500. urteurrena gogoan izan dute

Amaiurko gazteluaren erresistentziaren eta suntsiketaren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia ospatu da larunbatean, Amaiurko Gaztelu Elkarteak eta Amaiurko herriak antolaturik eta hainbat instituzioen ordezkarien presentziarekin.


Irungo alardea eta Braveheart nafarra

Zigarro mentolatuak, Dire Straits taldea eta “dabuten” esaten zuen jendea iraganeko kontuak dira. Inork aldarrikatzen ez duen iragan batekoak. Bazkari familiar batean zure osaba inoiz martxosoak ekarriko ditu gogora eta horri esker jakingo duzu existitu zirela. Are,... [+]


Amaiur, sinbolo baten birsorkuntza

1522ko uztailaren 19an Amaiurko gaztelua bereganatu zuen espainiar gudarosteak, euren erreinuaren defentsan erresistitu nahi izan zuten nafar gerlariak garaituta. Ez zen izan Nafarroako konkistaren borrokaldi funtsezkoena, bai seguruenik sinbolikoena. Historiak isilarazita egon... [+]


2022-06-10
Amaiurtarra

Aise adituko diezue adin bateko espainolei, zerbaiten larritasuna gutxietsi edo apaletsi nahi dutelarik: “Kuban gehiago galdu zen”, harako 1898 hartako inperio kolonialaren hondarren galera gogoan. Hungariarrek ere, gisako esamoldea omen dute, adiera berberarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude