argia.eus
INPRIMATU
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak
  • Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.

ARGIA @argia 2024ko abenduaren 23a
Eraikuntzekin duten arazoari aurre egite izango da lehendakaritza berriaren erronketako bat. Seaska

Seaskak, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak, iragarri du hiru lagunez osatutako lehendakaritza izango duela 2024ko urtarrilaren 13tik aurrera. Larunbatean Kanbon egindako batzar orokorrean hartu dute erabakia.

Erik Etxart izango da Seaskako bozeramailea eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartearekin lotura egingo duena. Urdiñarben (Zuberoa) bizi den enpresaburua Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko guraso eta Ikastolen Elkarteko lehendakariorde da.

Sophie Layus arduratuko da langileez eta kanpo-harremanez. Lekuinen (Lapurdi) bizi da eta Etxepare Lizeoko guraso da.

Antton Etxeberrik ikastolekin eta herriko etxeekin izango du harremana, eta garapenaz ere arduratuko da. Ainhize-Monjolosen (Nafarroa Beherea) bizi den langilea Oztibarreko Ikastolako eta Etxepare Lizeoko guraso da.