Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak antolatuta Ahazturaren kontrako ahotsak izeneko erakusketa dago ikusgai Iruñeko Civican-en. Hirugarren Munduko herrialdeetan ohikoak diren sei gaixotasun irudikatu dituzte Juan Carlos Tomasíren 60 argazkiren bidez: malaria, kala azar edo gaixotasun beltza, ihesa, tuberkulosia, ametsaren gaixotasuna eta chagas eritasuna.